Samantha Hudsonek ikuskizuna eskainiko du Galdakaon

Argazkia: El Mundo

Aurten 40. urteurrena bete du Guzur Aretxa Kultur Elkarte galdakoztarrak eta hau ospatzeko jaialdia antolatu du astebururako. Honen baitan, Samantha Hudsonek ikuskizuna eskainiko du zapatuan.

Guzur Aretxa Kultur Elkarte galdakoztarra jaio zenetik 40 urte bete dira aurten eta hau ospatzeko jaialdi berezia antolatu du astebururako.

Zehazki, musika, bazkaria eta monologoak batzen dituen egitaraua prestatu du taldeak urriaren 31 eta azaroaren 1erako, BINKEk jaso zuen moduan.

Ikuskizunen artean, Samantha Hudson artista ezagunak kontzertua eskainiko du 20:00etan Iturrondo plazan, Zaunka eta MDMA taldeekin batera.