Silkat taldeak irabazi du Rockeineko Hego Uribeko artistarik onenaren saria

Argazkia: Rockein.

Rockein musika lehiaketaren sariak banatu zituzten azaroaren 1ean Basaurin eta Silkat hirukoteak jaso zuen Hego Uribeko artistarik onenari saria. Talde hau Bilboko eta Galdakaoko musikariek osatzen dute.

Hamahirugarren edizioa ospatu du aurten Rockein musika lehiaketak eta azaroaren 1ean banatu zituzten aurtengo sariak, Basauriko Social Antzokian egindako ekitaldian.

Bertan Silkat hirukoteak jaso zuen Hego Uribeko artistarik onenari saria. Talde hau Bilboko eta Galdakaoko musikariek osatzen dute eta bideoklip profesional bat grabatuko du eta kontzertua eskainiko du hurrengo urteko MAZ Basauri jaialdian.

Hauek izan ziren gainontzeko sarituak:

  • Sari nagusia: Reeler
  • Hego Uribeko artistarik onenaren saria: Silkat
  • Euskarazko artistarik onenaren saria: Marmitako Trap Banda
  • Eskarabilera saria: Laztana Laztana