Azaroaren 17tik 22ra antolatuko dute Galdakaoko Musika Astearen hogeita hamalaugarren edizioa. «Herri anitzarentzako programazio anitza» prestatu dute aurten, eta gaur aurkeztu dute Edurne Espilla jarduneko alkateak eta Maiteder Lertxundi Maximo Moreno Musika Eskolako zuzendariak.
Aurten ere, Musika Astea antolatuko da Galdakaon. Hogeita hamalaugarren edizioa azaroaren 17tik 22ra izango da eta guztira sei ikuskizun hartuko ditu, estilo ezberdinetakoak.
Gaur aurkeztu dute egitarau osoa Edurne Espilla jarduneko alkateak eta Kultura zinegotziak, eta Maiteder Lertxundi Maximo Moreno udal Musika Eskolako zuzendariak.
Espillak Maximo Moreno Musika Eskolaren lana eskertu du, «Musika Astea antolatzeko egin duena eta baita urte osoan zeharrekoa, hezkuntza ez formalean».
«Azpimarratzekoa da ere Musika Asteak duen helburu bikoitza: herritarrei programa anitza eskaintzea eta baita eskolako ikasleei, erakusten dielako noraino heldu ahal diren etorkizunean», adierazi du jarduneko alkateak.
Espilla eta Lertxundiren esanetan, «programa anitza eskainiko da aurten, Galdakao anitza den moduan». Hauek izango dira saio guztiak:
Azaroak 17, astelehena
19:30 Alos Quarteten kontzertua, Torrezabalen
Azaroak 18, martitzena
19:30 Iñar Sastre Trioaren kontzertua, Torrezabalen
Azaroak 19, eguaztena
19:30 Hutsun eta Jel del Trioren kontzertua, Torrezabalen
Azaroak 20, eguena
19:30 Kantikaren kontzertua, Torrezabalen
Azaroak 22, zapatua
13:00 Txistu Bandaren kalejira, Galdakaotik
19:00 Galdakaoko Da Capo Musika Banda eta Goizargi Gospel Choiren kontzertua, Torrezabalen
Bestalde, Bizkaiko musikari tradizionalak ezagutzeko erakusketa antolatuko dute Torrezabal Kultur Etxeko erakusketa gelan. Azaroaren 11n egingo dute aurkezpena eta hilaren 23ra bitarte egongo da ikusgai.
Hemen Maiteder Lertxundi eta Edurne Espillaren hitzak Musika Astearen inguruan:





