Trafiko afekzioak izango dira bihar Gumuzio inguruan, N-634 errepidean

Argazkia: Google Maps.

Bihar, azaroak 8, trafikoan murrizketak izango dira N-634 errepidean, Gumuzio autobus geltokiaren parean. Txorierriko bidegorriaren Erletxe-Boroa tarteko eraikuntza proiektuaren obren eraginez izango dira murrizketak.

Bizkaiko Foru Aldundia Txorierriko bidegorriaren Erletxe-Boroa tarteko eraikuntza proiektuaren obrekin jarraitzen du eta hauen ondorioz trafiko murrizketak izango dira bihar, azaroak 8, N-634 errepidean.

Zehazki, Gumuzio autobus geltokiaren parean 200 metro inguruko tartean izango dira murrizketak, 07:00etatik 14:00etara.

Lanek Iberdrolaren goi tentsioko zutabeak ordezkatzea izango dute helburu, bizipistaren obrek zerbitzuan izan duten eragina konpontzeko. Lanak egiten diren bitartean errail bakarra egongo da zabalik, txandaka, semaforoekin kontrolatuta bi noranzkoetan.

Galdakaoko Udalak «eskerrak ematen dizkie gidariei eta auzotarrei proiektua egiten ari den bitartean izaten ari den ulermenagatik».