Terrorismoaren biktimak omendu dituzte Galdakaon EAJk, PSE-EEk eta Auzoak taldeek

Argazkia: Galdakaoko PSE-EE.

Memoriaren Eguna da gaur eta horren harira Galdakaoko EAJ-PNV, PSE-EE eta Auzoak taldeetako kideek terrorismoaren biktimak omendu dituzte. Lore eskaintza egin dute Romualda Zuloaga plazako monolitoan eta minutu bateko isilunea egin dute «guztien omenez».

Gaur, azaroak 10, Memoriaren Eguna da eta urtero egiten duen moduan, terrorismoaren biktimak omendu ditu Galdakaok ere.

Galdakaoko EAJ-PNV, PSE-EE eta Auzoak taldeetako kideek terrorismoaren biktimak omentzeko ekitaldia egin dute 12:30ean Romualda Zuloagako monolitoan, eta bertan lore eskaintza egin dute.

Ondoren, minutu bateko isilunea egin dute «biktima guztiak omentzeko».