Galdakaoko Udalak gaur, azaroak 11, hasiko ditu Zuhatzuko oinezko pasabidearen zorua berritzeko lanak. Esku hartzea aurrera eraman ahal izateko, zubia itxita egongo da egunez gaurtik azaroaren 17ra bitarte.
Pasa den udan egindako lanekin jarraituz, Zuhatzuko oinezko pasabidearen zorua berritzeko lanak hasi ditu Galdakaoko Udalak.
Lanak gaur, azaroak 11, hasiko ditu eta esku hartzea aurrera eraman ahal izateko, zubia itxita egongo da egunez gaurtik azaroaren 17ra bitarte.
Udalak azaldu duenez, baldosa berriak jarri aurretik zaharrak kendu behar dira eta horretarako erabiliko den makineriak hautsa eta hondakin txikiak askatuko ditu. Horregatik, goizeko lehen ordutik 16:00ak ingurura arte —langileak lanean dauden bitartean— ezin izango da zubitik igaro.
Zuhatzuko pasabidea N-634 errepidetik Santa Barbara futbol zelaiaren atzealderaino doa eta lanek irauten duten bitartean, oinezkoek Txomin Egileor kaletik egin ahal izango dute ibilbide hori, Plazakoetxeko biribilgunetik abiatuta.




