Paiportako Udalak GBGE publikoki eskertu zuen, «DANAn eskainitako laguntzagatik»

Argazkia: GBGE.

Valentziako Paiportako Udalak publikoki eskertu zuen Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartea, DANAren ostean herrian sei hilabetez eskainitako laguntzagatik. Elkarte galdakoztarrak Paiportan bertan jaso zuen aintzatespen oroigarri bat, Udalaran ordezkarien eskutik.

Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartea azarotik apirilera bitarte izan zen Paiportan, tanta hotzak —DANAk— sortutako kalteei aurre egiten laguntzen. Lan horrengatik aitorpena egin zion Eusko Jaurlaritzak, eta Europa mailan ere elkartearen lana aitortu zuten.

Orain, hondamendia gertatu zenetik urtebete igaro denean, Paiportako Udalak eskertu du GBGEk herri horretan egindako lana.

Elkarte galdakoztarreko zenbait kide Paiportan bertan egon ziren duela egun batzuk eta aintzatespen plaka bat jaso zuten Udalaren eskutik, «herriari eskainitako laguntzagatik».

«Gure esker onik zintzoena adierazi nahi dugu errekonozimendu honengatik. Boluntario guztiekin partekatu nahi dugu aitorpena», adierazi du GBGEk sare sozialetatik, elkarlanaren garrantzia azpimarratuz: «Elkartasuna da batzen gaituen indarra».