Trafiko afekzioak izango dira gaur gauean Gumuzio inguruan, N-634 errepidean

Argazkia: Google Maps.

Gaur gauean trafiko murrizketak izango dira N-634 errepidean, Gumuzio autobus geltokiaren parean. Txorierriko bidegorriaren Erletxe-Boroa tarteko eraikuntza proiektuaren obren eraginez izango dira murrizketak.

Bizkaiko Foru Aldundia Txorierriko bidegorria eraikitzeko egiten ari den obrek trafikoan eragina izango dute gaur, azaroak 13, gauean. Zehazki, N-634 errepideko 200 metro inguruko tarte batek jasango du afekzioa, Gumuzioko autobus geltokien parean.

Lanak 22:00etatik 06:00etara egingo dira, eta horien helburua «Iberdrolaren goi tentsioko zutabeak ordezkatzea da, obrek zerbitzuan egin duten kaltea konpontzeko eta normaltasunera itzultzeko beharrezkoa baita».

Hori dela eta, trafikoa txandaka bideratuko da, bide bakar batetik, semaforoekin araututa bi norabideetan. Horrez gain, 10 bat minutuz erabat itxiko da. Eragindako eremuak behar bezala seinaleztatuta egongo dira, eta langileak ere egongo dira segurtasuna bermatzeko.

Udalak obrek herritarrei sor diezaieketen eragozpenak sentitzen ditu, eta «eskerrak ematen dizkie lanak egiten diren bitartean erakusten duten ulermenagatik eta lankidetzagatik».