Pentsioen inguruko hitzaldia eskainiko dute Aperribain

Argazkia: Última Hora.

Astelehenean, azaroak 17, jubilazioaren eta pentsioen inguruko hitzaldia eskainiko dute Aperribai, Olabarrieta eta Txistulandako Auzokide Elkartearen lokalean. Pentsioetan ere dagoen genero-ezberdintasuna landuko dute hitzorduan.

Jubilazioari eta pentsioei buruzko zalantzak argitzeko asmoz, solasaldia antolatuko dute Aperribai, Olabarrieta eta Txistulandako Auzokide Elkarteak eta Basandere Emakumearen Sustapenerako Elkarteak, Galdakaoko Udalaren laguntzarekin.

Hitzordua astelehenean, azaroak 17, izango da 18:30ean, Aperribai, Olabarrieta eta Txistulandako Auzokide Elkartearen lokalean, farmazia ondoan.

«Genero-ezberdintasuna ez da erretiroarekin amaitzen», adierazi dute antolatzaileek, eta hau da hain zuzen hitzaldian landuko duten gaietako bat.