Galdakaoko Udalak Berdintasunerako Jardunaldien edizio berria antolatu du, hogeigarrena. Azaroaren 26 eta 27an eskainiko dira eta ‘Osasunak ba al du generorik?’ izango dute lelotzat.
Generoak osasunean eta ongizatean duen eraginaz hausnartzeko helburuz, Galdakaoko Udalak XX. Berdintasunerako Jardunaldiak antolatu ditu azaroaren 26 eta 27rako.
Torrezabal Kultur Etxean izango dira saioak eta horietan zehar, hitzaldiak, eztabaidak eta ideiak partekatzeko tarteak egongo dira, «gai nagusiaren alderdi desberdinetan sakontzeko». Bereziki, ikerketa zientifikoan, osasun arretan eta emakumeen osasun mentalaren ikuspegian jarriko da arreta.
Izen ematea doakoa da eta azaroaren 25era arte egongo da zabalik. Interneten bidez egin daiteke Udalaren webgunean, Torrezabal Kultur Etxean bertan edo telefonoz 944 010 528 zenbakira deituta.
Hauek dira eskainiko diren saio guztiak:

Azaroak 26, eguaztena
09:45 Instituzioen agurra
10:00 ‘Ebidentzietan oinarritutako medikuntzaren ilusioa: ikerketa-joerak eta horrek emakumeen osasunean duten eragina’, Lucia Gallego Andres
11:15 ‘Emakumeen bizitza, osasun eta memoriaren ibilbideak’ proiektuaren aurkezpena, Farmamundi Euskadi eta Erabide Emakume Elkarte
11:30. Atsedena
12:00 ‘Emakumeenganako osasun arreta: genero-alborapenak kontsultan’, Maite Campo Iparragirre
12:45 Elkarrizketa
18:30 ‘Zauriak’ dokumentalaren proiekzioa
Azaroak 27, eguena
10:00 ‘Zergatik da garrantzitsua generoa osasun mentalaz ari garenean?’, Andrea Cabezas-Rodriguez
10:45 ‘Ez sutsuak ezta toxikoak ere. Osasun mentala emakume gazteak zaintzen ez dituen sistema batean’, Ianire Estebanez Castaño
11:30 Atsedena
12:00 ‘Estereotipak Elkartea: Osasun mental feminista sustatzeko alternatibak’, Itziar Aldekoa Castro, Estereotipak Elkarteko kidea
12:45 Elkarrizketa
13:30 Jardunaldien amaiera
19:00 ‘Hasta el final de la fiesta’ antzerkia




