Euskadiko Triatloi Zirkuitu 2025eko txapeldunordea da Ane Gurtubai galdakoztarra, maila absolutuan. Kirolariak Galdakaon jaso zuen saria, Euskadiko Triatloi Federazioak azaroaren 12an antolatutako ekitaldian.
Euskadiko Triatloi Federazioak euskal triatloi eta duatloi zirkuituetako 2025eko irabazleak ezagutzera eman zituen azaroaren 12an, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean antolatutako ekitaldian.
Bertan irabazle guztiei sariak eman zizkieten, tartean Ane Gurtubai galdakoztarrari, izan ere, Galdakao Trialtoi Taldeko kirolaria euskal triatloi zirkuituko txapeldunordea izan da aurten.
Gurtubai bigarren azkarrena izan da maila absolutuan, Eneritz Urrutiaren atzetik. Ondoko albistean batu zuen BINKEk euskal triatloi eta duatloi zirkuituetako 2025eko irabazle guztien zerrenda.




