Galdakaoko Da Capo Musika Bandak eta Goizargi Gospel Choirrek kontzertua eskainiko dute bihar, azaroak 22, Torrezabal Kultur Etxean. Galdakaoko XXXIV. Musika Astearen azken saioa izango da.
Aurten ere, Musika Astea antolatu da Galdakaon. Hogeita hamalaugarren edizioak egitarau anitza eskaini du aurten eta bihar, azaroak 22, amaituko da.
Galdakaoko Da Capo Musika Banda izango da saioaren protagonista eta kasu honetan Goizargi Gospel Choirrekin arituko da.
Taldeek erreferentzia oso gutxiko musika-mestizajea eskainiko dute Torrezabal Kultur Etxean: gospel musika, arima sakonetik sortzen dena, bandak eskaintzen dituen kolore aberatsekin apainduta.
Saioa 19:00etan izango da eta 5 euroko prezioa izango dute sarrerek.




