Sormenetik
BINKE / 2025eko azaroa
Txikitan hasi nuen harremana argazkigintzarekin, nire osaba baten bitartez. Hasieran familiako gertakarien, oporren eta abarren ohiko argazkiak ziren, analogikoak eta zuri-beltzean. Urte batzuk geroago, nire mendi taldeko bazkideetako batek argazkigintzara berriro bultzatu zidan. Ilunabarrek, basoko udazkeneko koloreek, eta mendira noanean nire bidean gurutzatzen diren animaliek liluratzen naute. Izarrak, Esne Bidea eta ilargi betea maite ditut. Loreak eta horietatik lortzen ditudan irudiak maite ditut objetibo makro batekin, edo intsektu baten xehetasunak.










