Urteko azken Barikupasa saioa barikuan, azaroak 28, izango da eta Lumak Dantzan proiektuan oinarrituko da. Urreta eskolako arkupeetan izango da eta erromerietako dantzak landuko dituzte, Larraitz Artetxe galdakoztarrarekin.
Lumak Dantzan ekimena jarri zuen martxan iaz Galdakaoko Udalak dantza tradizionalak herritarren eguneroko bizitzara hurbiltzeko. Helburu honekin hain zuzen, Lumak Dantza egitasmoa izango du oinarri urteko azken Barikupasa saioak.
Barikuan, azaroak 28, izango da 17:15ean Urreta eskolako arkupeetan eta bertan, ikasteko errazak diren erromerietako dantzak landuko dira, Larraitz Artetxe galdakoztarraren eskutik, Aiko dantza taldeko kidea.
«Horrela, azaroko Barikupasak modu ludiko eta hezitzailean hurbilduko ditu gazteak euskal dantza eta erritualen mundura», adierazi du Udalak.




