Bilbo-Galdakao arteko bidegorri segurua eskatuko dute bihar

Argazkia: Biziz Bizi.

Biziz Bizi elkarteak Bilbotik Galdakaora arteko bidegorria eskatuko du zapatu honetan ere, 42. aldiz. Bilbon 11:00etan hasiko dira eta Galdakaon 14:00 aldera amaitu.

‘Bidegorria Galdakaora orain’ bizikleta martxaren 42. edizioa antolatuko du azaroaren 29rako Biziz Bizi elkarteak. Hileroko azken zapatuan egin ohi duen moduan, hitzordua 11:00etan hasiko da Bilboko kale nagusiaren 25. zenbakian, Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregian.

«Aldundiak bere diru sarrerak urtero handitzen dituen bitartean, NextGeneration Europako funtsak nora doazen ez dakigunean eta Subflubial proiektu kutsakorra autoentzako lehenetsi gura dabenean, guk Bilbotik Galdakaora bitarteko bidegorria eskatzen jarraituko dogu», adierazi du Bizi Bizi elkarte antolatzaileak.

Hilero bezala, zapatuan Bilbon hasi eta Galdakaon amaituko dute bizikleta martxa, 14:00 aldera Kurtzeko plazan.


situs togel

situs toto