Josi Sierrak eta Itziar Barrenetxeak 1934ko Galdakaoko ikastola oinarri duen Andereño Monika dokumentala sortu dute. Torrezabal Kultur Etxean izango da estreinaldia, domekan.
Galdakaon 1934an «Escuela Vasca» deituriko bat zabaldu zen bi andereñoren ardurapean: Monika Lekunberri eta Rosita Lekerika. Hirurogei bat ikaslek eman zuen izena eta klaseak 1934ko martxoan hasi ziren.
Momentu hau abiapuntu hartuz, Andereño Monika dokumentala sortu dute Josi Sierrak eta Itziar Barrenetxeak eta domekan, azaroak 30, estreinatuko dute Torrezabal Kultur Etxean.
Saioa 18:00etan hasiko da eta Eguzkibegi Ikastolak Euskararen Egunaren harira prestatu duen egitarauaren baitan antolatuko da.




