Ura eten egingo da Gangurenen magaleko auzoetan, matxura baten ondorioz

Argazkia: Infobae.

Gangureneko ur depositoan izandako matxura baten ondorioz, ura eten egingo da mendilerroaren magaleko auzoetan. Etena 15:00etatik aurrera izango da.

Etxebarritik Gangureneko depositora ura eramaten duen hodian arazo bat egon da gaur goizean. Matxura horren ondorioz, biltegia pixkanaka hustutzen ari da, eta mendilerroaren magalean dauden auzoak 15:00ak inguru ur gabe gelditu daitezkeela aurreikusten da.

Kaltetutako auzoak honako hauek dira: Jugu, Azpuru, Ergoien, Mina, Usargoiti, Belategi, Uraburu, Padrola, Askarri (33, 33A eta 33B) eta Elorritxuetako errepidea.

Langileak bertan daude matxura ahalik eta azkarren konpontzeko eta zerbitzuaren normaltasuna berreskuratzeko lanean, Galdakaoko Udalak adierazi duenez.

situs togel

situs toto