Udalerrian dauden udako landareak kendu eta negukoak jartzen ari dira Galdakaoko lorazainak. Kendutakoak herritarren artean banatuko dituzte gaur.
Udazkenak kaleetan protagonismoa hartzen duen heinean eta paisaia eraldatzen doan honetan, udal langileek udan Galdakaoko txokoak apaindu dituzten landareak kentzen hasi dira. Horien ordez, «hurrengo hilabeteetan kolorea emango dioten sasoiko espezieak» jartzen ari dira.
Azken urteetan ezarritako dinamika jarraituz, Udalak herritarren artean banatuko ditu kendutako loreak, etxe eta lorategi partikularretan bigarren bizitza izan dezaten.
Horrela, gaur 9:00etatik aurrera eta «existentziak agortu arte», udal langileek landareak banatuko dituzte udaletxe ingurura gerturatzen diren herritarren artean.




