Feminismoa eta indarkeria matxista. Atzoko eta gaurko errealitateak solasaldia eskainiko du Patricia Campelok bihar, abenduak 3, Galdakaoko Herriko Etxean. Campelo PSE-EEren Berdintasunerako bozeramailea da Eusko Legebiltzarrean.
Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatu zen azaroaren 25ean eta honen harira solasaldia antolatu du biharko, abenduak 3, Galdakaoko PSE-EEk.
Patricia Campelo adituak Feminismoa eta indarkeria matxista. Atzoko eta gaurko errealitateak hitzaldia eskainiko du Galdakaoko Herriko Etxean 19:00etan.
Campelo PSE-EEren Berdintasunerako bozeramailea da Eusko Legebiltzarrean eta Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasuneko zuzendaria izan zen 2019tik 2024ra.




