Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalerako sarrerak zozkatuko ditu Galdakaoko Udalak

Argazkia: Bertsozale.eus.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala abenduaren 20an lehiatuko da Bilbon eta saio horretarako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Galdakaoko Udalak herritarren artean. Zozketan parte hartzeko abenduaren 8ra arte eman daiteke izena.

Galdakaoko Udalak aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalera joateko aukera eskainiko die herritarrei. Lehiaketaren laugarren saioa Torrezabalen hartu ondoren, bi sarrera bikoitz jaso ditu antolatzaileen eskutik ekitaldi honetarako, eta galdakoztarren artean zozketatuko ditu.

Finala abenduaren 20an lehiatuko da Bilbon eta zozketan parte hartzeko abenduaren 8ra arte eman dezakete izena galdakoztarrek zozketa@galdakao.eus helbidera idatziz. Zozketa abenduaren 9an egingo da, eta astean bertan irabazleei sarrerak non jaso jakinaraziko zaie.

Finalera iritsi diren zortzi bertsolariak honako hauek dira: Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Gorka Pagonabarraga Agorria, Jone Uria Albizuri, Oihana Bartra Arenas, Onintza Enbeita Maguregi, Txaber Altube Sarrionaindia eta Xabat Galletebeitia Abaroa. Gai jartzaileak Idoia Anzorandia Kareaga eta Igor Menika Bengoetxea izango dira.

situs togel

situs toto