Galdakaok gaur, abenduak 5, emango die hasiera Gabonei, hirigunea eta auzoak apainduko dituzten argiak piztuz. Urtarrilaren 6ra arte egongo dira piztuta, 18:00etatik 08:00etara.
Gabonetarako oraindik aste batzuk falta diren arren, gaur, abenduak 5, piztuko dira Galdakaoko hirigunea eta auzoak apainduko dituzten Gabonetako argiak. Urtarrilaren 6ra arte egongo dira piztuta, Hiru Erregeen jaieguna igaro arte.
Urtero bezala, herriko kaleak girnaldez, irudiz eta bestelako apaingarriez beteko dira. Guztira, bederatzi zuhaitz jarri dira herririaren erdigunean eta Aperribai, Bengoetxe, Zuhatzu, Urreta, Berezikoetxe, Zabalgane eta Elexalde auzoetan. Horrez gain, Ardantza parkean oreinak eta bola erraldoi argiztatua jarri dituzte.
Gabonetako argiak Galdakaoko kaleetako argiteriarekin batera piztuta egongo dira, 18:00etatik 08:00etara, eguzki argirik ez dagoen orduetan. Azken urteetan erabilitako LED sistema automatikoak argiztapen «egokia bermatzen du, energia kontsumo oso txikiarekin eta gastu ekonomiko handien beharrik gabe».




