Ostatu tabernak irabazi du Pintxo Lanperna lehiaketa, bigarren urtez jarraian

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Bigarren urtez jarraian, Ostatu taberna da Pintxo Lanperna lehiaketaren irabazlea. Kategoria herrikoian eta profesionalean irabazi du, eta atzo jaso zituen sariak Galdakaoko Ostalaritza Eskolan.

Azken bi asteburuetan antolatu da aurtengo Pintxo Lanperna lehiaketa Galdakaon eta guztira 19 establezimenduk hartu dute parte.

Ostatu taberna izan da ekimenaren irabazlea, bigarren urtez jarraian kategoria herrikoian eta profesionalean bozkatuena izan ostean. Epaimahai profesionalak —Galdakaoko Ostalaritza Eskolako irakasleek osatutakoak— Ostatuk aurkeztutako pintxoaren «zaporea, aurkezpena, zerbitzua eta perretxikoaren nagusitasuna baloratu ditu, pintxo irabazlearen sormena eta teknika nabarmenduz».

Horrez gain, beste establezimendu batzuk ere nabarmendu dira aurten. Izan ere, Lorea eta Kome y Kalla bigarren eta hirugarren postuan geratu dira herritarren bozkan, eta epaimahai profesionalak, berriz, Aterpe eta Bizkai Berria hautatu ditu bigarren eta hirugarren saritu gisa.

Halaber, txapelketan zehar izan diren gainerako proposamenen «aniztasunak ere herriko ostalaritzan dagoen kalitate eta originaltasun handia erakutsi duela» nabarmendu du epaimahaiak.

Sari banaketa atzo izan zen Galdakaoko Ostalaritza Eskolan, Oihan Vega Euskadi Gaztea irratiko aurkezlearen gidaritzapean. Galdakaoko Udalak «txapelketaren parte izan diren tabernen eta herritarren parte hartzea eskertu du, Pintxo Lanperna tokiko gastronomiaren erreferente izaten laguntzeagatik eta herriko gastronomiaz gozatzeko aukera ederra eskaintzeagatik».

situs togel

situs toto