ARGAZKIAK | Ganguren Mendi Taldeak 80. urteurrena ospatu zuen Torrezabalen

Argazkiak: Iñaki Larrea eta Zuriñe Olea.

Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak 80 urte bete ditu aurten eta urteurrena ospatzeko ekitaldi berezia antolatu zuen atzo arratsaldean, Torrezabal Kultur Etxean. Ehunka lagun batu ziren hitzorduan eta antolakuntzak BINKEri bidalitako zenbait irudi batu ditugu albiste honetan.

Galdakaon eta Euskal Herria osoan erreferente den Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak 80 urte bete ditu aurten. Urteurren berezia da taldearentzat eta horregatik zenbait ekintza antolatu ditu urtean zehar.

Egitarau horren ekintza nagusia atzo izan zen, Torrezabal Kultur Etxean. Gangurenek bazkideak, herritarrak eta Galdakaoko beste elkarteetako ordezkariak batu zituen jai berezian eta Galdakaoko Udaleko ordezkariak ere izan ziren hitzorduan.

Giro ederra izan zen parte-hartzaileen artean eta hemen batu ditugu antolakuntzak BINKEri bidalitako hainbat irudi.

situs togel

situs toto