N-634 errepidetik Olabarrietara sartzeko bide berria eraiki da

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Metroa Galdakaora heltzeko obrek aurrera jarraitzen dute eta horien ondorioz N-634 errepidetik Olabarrietara sartzeko bide berria eraiki da. Galdabusaren 1. linearen ibilbidea ere behin betiko aldatuko da.

Metroa Galdakaora heltzeko proiektua aurrera doa eta, horri lotuta, herriko mugikortasuna hobetzeko lan batzuk ere egiten ari da Galdakaoko Udala.

Horien barruan, N-634 errepidetik Olabarrietara sartzeko bide berri bat eraiki da, Metroaren geltokira sarbide errazagoa bermatuko duena, «leku gehiago eta segurtasun handiagoa eskainiz». Gainera, autobusen eta ibilgailuen zirkulazioa ere «erosoagoa» izango da aldaketa horren ondorioz.

Orain arte Aperribai kaletik errepide nazionalera zihoan bidea itxi egin da, eta metro batzuk gorago, Aperribai Bidearen parean, pasabide berria ireki da. Lanak berriki amaitu dira eta errail berria dagoeneko martxan dago.

Horrek Galdabusaren 1. lineari eragin dio eta ibilbidea aldatu du, Galdakaon Metroa jartzeko obren ondorioz. Aldaketa behin betikoa izango da eta Aperribaiko igogailuaren ondoan dagoen geltokiari eragingo dio, Galdakaotik Aperribairako norabidean, baina ez du linearen ordutegian eraginik izango.

Geltokia bere ohiko kokapena baino metro batzuk lehenago egongo da aurrerantzean, Aperribai Bidearen amaiera aldera. Kontrako norabidean, Aperribaitik Galdakaorako norabidean, geltokia bere betiko kokapenean mantenduko da, aldaketarik gabe.

Galdakaoko Udalak «herritarren eta garraio publikoaren erabiltzaileen ulermena eskertzen du eta aldaketa honek eragin ditzakeen eragozpenak sentitzen ditu». Halaber, Metroaren etorrerari eta mugikortasunaren hobekuntzari erantzuna emateko beharrezkoa dela gogorarazi du.

situs togel

situs toto