‘Viaje hacia el desierto’ filmarekin zine forum saioa antolatu du Mairik

Argazkia: El Periódico.

Mairi Emakume Feminista Batzak zine forum saioa antolatu du biharko, abenduak 12. Saioa Torrezabal Kultur Etxean izango da eta Viaje hacia el desierto–El riesgo de confundir pasión y amor pelikula aztertuko dute parte-hartzaileek.

Viaje hacia el desierto – El riesgo de confundir pasión y amor filmaren proiekzioak Mairi Emakume Feminista Batzak aurten antolatu dituen kultur zikloak itxiko ditu.

Abenduaren 12an proiektatuko dute filma 18:30ean Torrezabalen eta ostean solasaldia egingo dute parte-hartzaileek.

Margarethe von Trottak zuzendutako filmak Ingeborg Bachmannen erretratu intimoa aurkezten du, XX. mendeko literatur ahots handienetakoa eta feminismoaren erreferenteetako bat.

Filmak Max Frischekin izan zuen harreman bizia eta gertuko lagunekin basamortura egin zuen bidaia azaltzen ditu.


situs togel

situs toto