Galdakaok prestakuntza eskainiko du migratutako pertsonen integrazioa errazteko

Argazkia: Udima.

Galdakaok prestakuntza saioak antolatu ditu abenduan zehar, herrian bizi diren migratutako pertsonei zuzendutakoak. Ikastaroen helburua haientzat berria den ingurune batean modu errazagoan bizitzera egokitzen laguntzea da.

Galdakaoko Udalak, herriko Helduen Heziketa Ikastetxearekin, EISE Galdakaorekin eta beste elkarte batzuekin lankidetzan, hiru prestakuntza saio antolatu ditu herrian bizi diren migratutako pertsonentzako.

Saioen asmoa «haientzat berria den ingurune batean modu errazagoan bizitzera egokitzen laguntzea da» eta ikastaroen bidez, leku berri batean bizitza berri bat hasteko ezinbestekoak diren izapideetako batzuk egiten irakatsiko zaie kolektibo hori osatzen dutenei, hala nola osasunari, atzerritartasunari eta titulazioari buruzkoak.

Lehen saioa abenduaren 10ean izan zen eta hurrengo biak datorren astean izango dira, ordutegi eta gai hauekin:

Abenduak 15, astelehena: Atzerritartasunari buruzko prestakuntza, 10:00etan.

Abenduak 16, martitzena: Ikasketen baliokidetasunari, herritar etorkinen aintzatespen profesionalari eta gida baimenaren homologazioari buruzko informazio eta pauta konkretuak, 10:30ean.

Saioetara joateko izena ematea beharrezkoa da, telefono dei edo WhatsApp mezu baten bidez 688 624 752 telefono zenbakian, edo 944 010 563 telefonora deituz. Saio guztietan itzultzailea egongo da.

situs togel

situs toto