Galdakaoko Da Capo Musika Bandak 10. urteurrena bete du aurten eta ospatzeko kontzertu berezia eskainiko du Torrezabal Kultur Etxean. Domekan, abenduak 14, izango da.
Kultura-elkarte gisa 10 urte bete ditu aurten Galdakaoko Da Capo Musika Bandak eta ospatzeko urtean zehar zenbait emanaldi antolatu dituen arren, bihar, abenduak 14, eskainiko du kontzertu bereziena.
Torrezabal Kultur Etxean izango da, 13:00etan, eta kontzertu «oso hunkigarria» izango da. «Hamar urte hauetako lan esanguratsuenetako batzuk sartuko ditugu errepertorioan, baina baita taldeak Bizkaiko konpositore bati egin dion enkargu berri baten estreinaldia ere», azaldu du bandak.
Gainera, hamar urte hauetan bandan «ezinbesteko» izan diren musikariak eta zuzendariak ere izango dira Torrezabaleko oholtzan.




