Heriotzari beldurrik gabe eta naturaltasunez aurre egiteko hitzaldia, Galdakaon

Argazkia: StPress

Euskal gizarteak maiz saihestu ohi duen gaia da heriotza, eta honen inguruan «tristura edo dramatismorik gabe libreki hausnartu ahal izateko» topaketa antolatu du Galdakaoko Udalaren Zainduz zerbitzuak: Death Cafea. Abenduaren 18an izango da hitzordua.

Heriotzaren unera ahalik eta modurik naturalenean iristeko asmoz, Death Cafe saio berri bat antolatu du Galdakaoko Udalaren Zainduz programak.

Saioa abenduaren 18an izango da Ekimena Medina’s tabernan, 17:30ean, eta bertan heriotzaz hitz egiteko aukera egongo da, «errespetuz, konfidentzialtasunez eta inor epaitu gabe».

Antolatzaileek bertaratzen direnek heriotzaz libreki hausnartu ahal izateko espazioa sortuko dute, tristura edo dramatismorik gabe. «Ez da terapia bat, ezta dolurako laguntza talde bat ere; bizitzaren momentu saihestezinaz kafe baten bueltan modu zintzoan hitz egiteko gunea da», azaldu du Udalak.

Hitzorduan parte hartzeko aurretik izena ematea beharrezkoa da, 664 323 853 telefono zenbakira deituta edo idatzita.


situs togel

situs toto