Korrikaren denda Galdakaon izango da abenduko hiru egunetan

Argazkia: AEK.

Korrikaren 24. edizioa Atharratzetik Bilbora antolatuko da martxoaren 19tik 29ra, eta antolatzaileek petoak eta arropa erosteko denda jarri dute martxan dagoeneko. Abenduaren 19an, 20an eta 23an denda Galdakaon izango da, Kurtzeko frontoiko tabernan.

Tipi-tapa tipi-tapa, gero eta gutxiago falta da Korrikaren edizio berrirako. Euskararen aldeko ekimenaren 24. edizioa Atharratzetik Bilbora antolatuko da, martxoaren 19tik 29ra.

Antolatzaileek duela aste batzuk ezagutzera eman zutenez, Errigora herri ekimena omenduko dute aurten, «euskaratik, euskararentzat eta euskararentzat lan egiten duen proiektua delako».

Ibilbidearen nondik norako zehatzak ez dituzte eman oraindik, baina bitartean, petoak eta arropa erosteko aukera zabaldu dute.

Hainbat herritan izan da 24. Korrikaren denda eta abenduan Galdakaotik igaroko da. Zehazki, data eta ordutegi hauetan egongo da arropa eskuragai, Kurtzeko frontoiaren tabernan:

  • Abenduak 19, barikua: 17:00-20:00
  • Abenduak 20, zapatua: 10:00-14:00
  • Abenduak 23, martitzena: 17:00-20:00

situs togel

situs toto