Gazteei arreta psikologikoa WhatsApp bitartez eskainiko die Galdakaok

Argazkia: Aflo Images.

Galdakaoko Udalak herriko gazteek kezka emozional eta afektibo sexualei buruz WhatsApp bidez galdetu ahal izateko zerbitzua jarri du martxan. Zerbitzua Batera proiektuaren baitan dago eta 12 urtetik gorako gazteei laguntza emozionala eskaintzea du helburu.

Gazteen komunikazio ohituretara egokitzeko eta laguntza emozionala errazteko helburuarekin, Galdakaoko Udalaren Batera zerbitzuak WhatsApp bidezko arreta zerbitzua jarri du martxan. Horren bitartez, 12 urte gorako gaztek arreta psikologikoa jaso ahal izango dute WhatsApp bitartez.

«Hurbil dagoen eta eskuragarria den kanala da, betiere profesional kualifikatuek artatua, behar duten pertsonei laguntza profesionala, konfidentziala eta kalitatezkoa eskainiko diena. Entzute erreala eta pertsonala bermatuko da horrela, adimen artifizialeko aplikazioek ematen dituzten erantzun automatikoetatik urrun», azaldu du Galdakaoko Udalak.

Zerbitzuak askotariko gaiak lantzen ditu, besteak beste, norbere buruaren zainketa eta autoestimua, estresaren eta bakardadearen kudeaketa, bikote harreman gatazkatsuetatik ateratzeko edo horiek konpontzeko laguntza, kontsumo eta adikzio egoerak lantzea, edota indarkeriak detektatzea.

Adin ezberdinetako gazteei zuzenduta dago eta WhatsApp bitartez gain, herriko hainbat gunetan eskaintzen da Batera zerbitzua. 12 eta 17 urte bitartekoek hamabostean behin jaso dezakete arreta Aperribaiko, Plazakoetxeko eta Indarrako Topaguneetan. 18 urtetik aurrerakoei, berriz, astelehen eta martitzenetan eskaintzen zaie zerbitzua Torrezabal Kultur Etxeko lehen solairuan.

Aurrez-aurreko arreta jasotzeko hitzordua eskatu behar da 747480472 telefono zenbakira deituta, batera@galdakao.eus helbidera idatzita, edo Torrezabal Kultur Etxean. Horietan zerbitzuari buruzko informazio gehiago ere eskuratu daiteke.

Batera zerbitzuaren bidez, Galdakaoko Udalak «gazteen ongizatearekiko duen konpromisoa berresten du, pertsonak erdigunean jartzen dituen laguntza erreal, hurbil eta profesionalaren alde eginez».

situs togel

situs toto