Emakumezkoen pala finala hartuko du Usansolok domekan

Argazkia: Monika del Valle.

Domekan, abenduak 21, emakumezkoen pala finala hartuko du Usansoloko Unkina pilotalekuak. Halaber, pala egokituko partida bat jokatuko da Usansolon.

Gabonekin batera, pilota izango da asteburuko protagonistetako bat Usansolon. Domekan, abenduak 21, partida bi hartuko ditu Unkina pilotalekuak 17:30etik aurrera.

Batetik, emakumezkoen pala finala lehiatuko da Usansolon, Naia ZugazaJone Bidasolo eta Enara AnituaIrati Saez bikoteen artean.

Bestetik, pala egokituko partida bat jokatuko da domekan Unkina pilotalekuan, eta zozketak eta opariak egongo dira.

situs togel

situs toto