Aurten ere Gabonetako parkeaz gozatzeko aukera izango dute haurrek Elexaldeko kiroldegian. Abenduaren 26 eta 27an egongo da zabalik eta Galdabusak zerbitzu berezia eskainiko du parkera joan-etorria egiteko.
Gabonak heltzear daude eta horiekin batera urtero Galdakaon antolatu ohi den Gabonetako haur parkea. Aurten ere parkeaz gozatzeko aukera izango dute herriko umeek, kasu honetan abenduaren 26 eta 27an.
Mendabalde basatian oinarritutako parkea 11:30-14:00 eta 16:30-19:30 ordutegietan egongo da zabalik, eta parkera joan-etorria egiteko zerbitzu berezia eskainiko du Galdabusak.
Zerbitzu horren ordutegi zehatzak eta Gabonetako egitarau osoa ezagutu daiteke hemen.




