Perejil taldeak euskal kanta herrikoiak eskainiko ditu Galdakaon zehar abenduaren 24an

Argazkia: Freepik.

Abenduaren 24ko arratsaldea girotuko du Perejil folklore taldeak Galdakaon. Euskal kanta herrikoiak eskainiko ditu tabernetatik zehar, On Kafetik hasita.

Berezia izan ohi da abenduaren 24ko arratsaldea, lagun taldeak eta familiak batzen baitira Gabon Gaueko afaria baino lehen.

Galdakaon musikaz beteriko arratsaldea izango da aurten, Perejil folklore taldearen eskutik. Taldeak Euskal kanta herrikoiak eskainiko ditu tabernetatik zehar.

Ibilbidea 17:00etan hasiko da On Kafen eta ostean taberna hauetatik igaroko da taldea: Gildatxo, Muguru, Baserri, Alai, Sorgiñe, Ganguren, Zurrut, Ganbara eta Herriko Benta.

Perejilek galdakoztarrak animatu ditu ibilbidera batu eta «gurekin kantatzera».

situs togel

situs toto