Haur eta nagusientzako ekintzak antolatu dituzte Usansolon Gabon Gaua ospatzeko

Argazkia: Unkina ikastetxea.

Gabon Gaua ospatzeko hamaika ekinta antolatu dituzte Usansolon aurten ere. Olentzero eta Mari Domingiren bisita jasoko dute txikienek eta musikak ere lekua izango du. Hemen batu dugu egitarau osoa.

Egun bi baino ez dira falta Gabon Gaua ospatzeko eta Usansolon haur eta nagusientzako zenbait ekintza antolatu dituzte egun horretaz gozatzeko.

Goizean hasiko da egitaraua, Oinarin Dantza Taldearen kantaldiarekin, eta ostean beste zenbait jarduera eskainiko dituzte:

10:00 Oinarin Dantza Taldearen kantaldia Izar plazatik
12:15 Olentzerori eta Mari Domingiri ondo-etorria erraldoiekin eta gaiteroekin, Gorosibaiko ludotekatik
13:15 Salda beroa Gorosibaiko ludoketan
13:45 Kalejira Unkina plazara, fotokola eta gutun ematea
17:00 Kantaldia erresidentziatik Olentzero eta Mari Domingirekin opariak banatu bitartean


situs togel

situs toto