Udal lanpostuen zerrenda egokitu du Galdakaok, langile bik erretiro partziala hartu dezaten

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Euskaltegiko irakasle batek eta brigadako batek erretiro partziala hartu dezaten, lanpostuen zerrenda egokitzea adostu du Galdakaoko udalbatzak. EH Bildu, EAJ, UH eta Auzoak taldeen aldeko botoekin eta PSEren abstentzioekin onartu zen erabakia, urteko azken osoko bilkuran.

Galdakaoko udalbatzak abenduaren 23an egin zuen urteko azken osoko bilkura eta bertan erabaki bi hartu zituzten alderdiek.

Batetik, udal langile bik erretiro partziala hartu ahal dezaten lanpostuen zerrenda egokitzea adostu zuen udalbatzak. Gaur urtebete, jubilazio partziala eta errelebo kontratua egiteko prozeduran aldaketak ezarri zituen Espainiako Gobernuak. Erretiro pentsioaren eta lanaren bateragarritasuna hobetzeari begirako neurria izan zen, baina arazo eta nahasmenak sortu zituen neurria administrazioan ezartzerakoan.

Galdakaon bi udal langilek eskatu dute aurten errelebo kontratua: euskaltegiko irakasle batek eta brigadako batek. «Errelebo kontraturako aukera euren eskubidea dela sinetsita», bi langileen eskaerak gauzatzeko modua aurkitu dute Udaleko Giza Baliabideek.

Eguzkiñe Gezuraga zinegotziak osoko bilkuran azaldu zuenez, Udaleko Langileen Zerrendan bi postu berri sortuko dira bi langile horien erretiroa partziala den bitarterako, eta erretiroak erabatekoak bihurtzen direnean amortizatu egingo dira postu berri horiek. Horrela, dagozkien erretiro pentsioa eta lan partziala bateratu ahal izango dituzte bi langileek.

EH Bildu, EAJ, UH eta Auzoak taldeen aldeko blotoekin eta PSEren abstentzioekin onartu zen erabakia.

Bestalde, Prezero enpresak 2025eko urriko lehen 14 egunetan hondakinak batzeko egindako lanei dagokion faktura ordaintzea onartu zuten alderdiek. 21.001,27 euroko faktura da eta EH Bildu, Auzoak eta UH gobernuko taldeen aldeko botoekin eta oposizioko EAJ eta PSE alderdien abstentzioekin adostu zen.

Urriaren 15etik aurrera UTE RSU Galdakao enpresa ari da lan horietan, lizitazio prozesua gaindituta, eta beraz, amaitu da hileroko osoko bilkuretan Prezeroren fakturak ordaintzea onartzeko beharra.

situs togel

situs toto