Domekan, abenduak 28, puntako sei bertsolari arituko dira Galdakaon, Torrezabal Kultur Etxean antolatutako jaialdian. Zehazki, Uxue Alberdi, Miren Artetxe, Aitor Bizkarra, Igor Elortza, Aissa Intxausti eta Aitor Mendiluze hartuko dute parte saioan.
Hamaika ekintza antolatu dituzte Galdakaon Gabonak ospatzeko eta egitarau zabal horren baitan, bertso jaialdia hartuko du domekan Torrezabal Kultur Etxeak.
Puntako sei bertsolarik hartuko dute parte hitzorduan: Uxue Alberdi, Miren Artetxe, Aitor Bizkarra, Igor Elortza, Aissa Intxausti eta Aitor Mendiluze.
Saioa 19:00etan izango da eta sarrerak eskuragai daude Torrezabalen eta ohiko webgunean.




