Hogei urteren ostean, ibilbidea bukatu duela iragarri du Momoak talde feminista galdakoztarrak. Taldeak aitortu duenez, «bada unea aldaketarako, egoerara egokitzeko». Hemen batu dugu talde feministak kaleratutako adierazpena, hitzez hitz.
Galdakaon erreferente izandako Mozoilo Moreak talde feministak —Momoak izenez ezaguna— agur esan du. Sareetan argitaratutako adierazpen batean azaldu duenez, «pena handiz» bukatu du hogei urteko ibilbidea.
Taldeak aitortu duenez, «borroka guztietan bezala estrategiari begiratu behar diogu eta bada unea aldaketarako, egoerara egokitzeko. Ikusi baitugu proiektua ez dela garai batean bezain eraginkorra».
Hemen batu dugu taldeak sareetan argitaratutako adierazpena, hitzez hitz:
«Pena handiz helarazi nahi diogu herriari 20 urteren ostean Momoak talde
feministaren ibilbidea bukatu dela.
Denbora, indar eta baliabide asko eman dizkiogu proiektu honi eta hamaika aldiz errepikatuko genuke egindakoa. Hala ere, borroka guztietan bezala estrategiari begiratu behar diogu eta bada unea aldaketarako, egoerara egokitzeko. Ikusi baitugu proiektua ez dela garai batean izan zen bezain eraginkorra.
Proiektuaren parte izan diren kide guztiei aitortu nahi diegu egindako lana
eta lortutakoa. Momoak elikatu eta aurrera eraman dugun guztiok era
dugu taldea. Baita, herrian errekonozimendu eta erreferentzialtasu
eman diguzuen guztiei.
Asko dugu irabazteko oraindik, eta proiektuaren amaierak ez du esan nahi
feminismotik eragiten jarraituko ez dugunik. Kontziente gara bizi dugun oldarraldi erreakzionarioaz eta ideia faxisten gorakadaz. Horregatik beragatik diogu feminismoa inoiz baino gehiago beharrezkoa dela.
Dei egiten diegu antolatzera zisheteropatriarkatu kapitalistak zapaldutako
gorputz guztiei. Gure mina eta ezinegona politizatu dezagun, gure egoerak
kolektibo ulertu, eta batez ere gure maitasuna (bere zentzu ez
erromantikoan) eta gogoa antolatu ditzagun aldaketarako.
Urte hauek erakutsi digute borroka eraginkorra dela, merezi duela.
Feminismoan aurkitu dugu harremanak, lana, indarkeria eta bizitza bera
ulertzeko tresna. Eta tinko helduko diogu honi, iñolako zapalkuntzarik
gabeko herri bat nahi dugulako, ez genero, ez jatorri, ez klase, ez desgaitasun, ez identitate…
Ekin feminismoari Galdakao!».




