Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak Gipuzkoara irteera antolatu du domekarako, urtarrilak 18. Donostia-Orio zeharkaldia egingo dute parte-hartzaileek eta Bordatxo, Mendizorrotz eta Kukuarri mendiak igaroko dituzte.
Aurreko urteetan bezala, hamaika ekintza eskainiko ditu Ganguren Mendi Taldeak aurten. Domekan esaterako, Gipuzkoara irteera antolatu du talde galdakoztarrak.
Zehazki, Donostia-Orio zeharkaldia egingo dute parte-hartzaileek eta Bordatxo, Mendizorrotz eta Kukuarri mendiak igoko dituzte. Guztira 19, 75 kilometro egingo dituzte, 7 orduko ibilbidearekin.
Galdakaotik, Udaltzaingoaren ondotik, abiatuko da autobusa 08:00etan eta 09:30ean hasiko dira ibilbidea. Informazio gehiago ezagutu daiteke Ganguren Mendi Taldearen webgunean.




