Torrezabal Kultur Etxeak 22 ikuskizun hartuko ditu ekainera bitarte eta Centro Dramático Nacional konpainiak irekiko du egitaraua. Taldeak —Eneko Sagardoy tartean— Vulcano ikuskizuna eskainiko du.
Urtea hasteko 22 ikuskizun eskainiko ditu Torrezabal Kultur Etxeak. Aretoak «programazio aberatsa» hartuko du ekainera bitarte, dantza, musika, antzerki eta zirkuarekin.
Barikuan, urtarrilak 16, hasiko da egitaraua eta Centro Dramático Nacional konpainiak irekiko du, Vulcano ikuskizun garaikidearekin.
Eneko Sagardoy igoko da Torrezabaleko oholtzara obra hori interpretatzera, Belén Ponce de León, Iván López-Ortega, Javi Coll, Macarena Sanzekin batera.
Iraganeko trauma batetik salbatu nahian dabilen familia baten istorioa da Vulcano, bizi zen eraikinean gertatu zen eta ondorio tragikoak izan zituen sutearena.
Saioa 20:00etan izango da eta sarrerak eskuragai daude Torrezabalen eta ohiko webgunean.




