Usansolok zozketa egingo du Laminarrietako aparkalekuko 48 plazak esleitzeko

Argazkia: Parking.es

Laminarrietako udal aparkalekuko 48 plazetako bat eskuratzeko eskaera 66 usansolotarrek egin dute eta hortaz, zozketa bitartez esleituko dira plazak.

Usansoloko herritarrek Laminarrietan kokatutako udal jabetzako 48 aparkaleku alokatzeko aukera eskainiko du Udalak.

Eskaera egiteko epea abenduaren 26an itxi zen eta Usansoloko Udalak argitaratu du dagoeneko prozeduran onartutakoen behin-behineko zerrenda.

Zerrenda horretan baztertzeko arrazoia adierazi da, eta 10 egun balioduneko epea eman da baztertutako eskatzaileek antzemandako akatsak konpon ditzaten.

Guztira 66 usansolotarrek egin dute eskaera eta hortaz, zozketa bitartez esleituko dira plazak. Zozketaren xehetasun gehiago aurrerago eskainiko ditu Udalak.

situs togel

situs toto