Komoda Decoración dendak irabazi du Galdakaoko Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketa

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Galdakaoko Udalak eta Gu Dendari elkarteak Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketaren bigarren edizioa antolatu dute, eta Komoda Decoración denda izan da irabazlea. Optika Arteagak eta Muebles Albertok bigarren eta hirugarren sariak jaso dituzte.

Bigarren urtez, Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketa antolatu dute Galdakaoko Udalak eta Gu Dendari elkarteak. Guztira 21 establezimenduk hartu dute kanpainan eta Komoda Decoración dendak eskuratu du lehen saria —1.500 eurokoa—.

Optika Arteaga geratu da bigarren postuan —1.000 euro—, eta hirugarren saria Muebles Alberto dendak jaso du —500 euro—.

Epaimahai profesional batek aztertu ditu aurkeztutako proposamenak eta honako hauek osatu dute epaimahaia: Estibaliz Rodriguez Bizkaidendakeko Merkataritzako teknikariak, Jose Tena Arrigorriagako Merkataritza teknikariak eta Luis Rodriguez KIMA Bizkaiko Altzarien Elkarteko presidenteak.

Erabakia hartzeko, kontuan hartu dute «diseinuen originaltasuna eta grazia, eszenaratzean erakutsitako sormena, osotasunean duen kalitate estetikoa eta Gabonetako gaiaren integrazio zaindua». Horrez gain, epaimahaiak nabarmendu du proposamenen maila orokorra «altua izan dela, eta merkatarien konpromisoa eta profesionaltasuna islatu direla».

Bestalde, balorazio profesionalaz harago, herritarrek ere zeregin garrantzitsua izan dute lehiaketan, euren erakusleiho gogokoena bozkatzeko aukera izan baitute eta, horrela, ekimenaren parte aktibo bihurtu baitira. Bozketan parte hartu duten pertsona guztien artean Gabonetako saski bat zozkatu da, herriko merkataritzarekiko duten inplikazioa eta babesa aitortzeko.

Galdakaoko Udalak eta Gu Dendari elkarteak, aurten ere, «eskerrak ematen dizkiete kanpainan parte hartu duten establezimendu eta herritarrei». Halaber, horrelako ekimenek «tokiko ekonomia dinamizatzeko, hurbileko merkatarien eguneroko lana ikusarazteko eta herriko kaleei bizia ematen jarraitzeko duten garrantzia» azpimarratu dute.

situs togel

situs toto