Euskal Herriko Orkestra Barrokoak entsegu irekia eskainiko du Torrezabalen

Argazkia: Euskal Herriko Orkestra Barrokoa.

Sortu berri den Euskal Herriko Orkestra Barrokoak Masquarade kontzertua eskainiko du Bilboko Arriaga Antzokian eta Donostiako Kursaalen. Horren aurretik, entseguak Galdakaon egingo ditu eta saioetako bat herritarrei irekiko da.

Euskal Herriko Orkestra Barrokoa sortu berri du Enrike Solinis galdakoztarrak musikari talde batekin batera, «garaiko instrumentuekin eta interpretazio-irizpideekin musika barrokoaren maisulanak birplanteatzeko».

Orkestrak Bilboko Arriaga Antzokian eta Donostiako Kursaalen aurkeztuko du Masquarade kontzertua. Saioak izen bereko garaiko musika-antzerki-dantza emanaldietarako barrokoko konposatzaile onenetarikoek konposatutako pieza eta dantza zoragarriak batuko ditu, eta baita Zuberoako inauteriaren espresioa den Maskaradako zenbait dantza eta doinu ere.

Emanaldien aurretik, entseguak Galdakaon egingo ditu Euskal Herriko Orkestra Barrokoak. Torrezabal Kultur Etxean egingo ditu eta saioetako bat herritarrei irekiko da.

Martitzenean, urtarrilak 20, izango da 20:00etan, eta 20 musikari batuko dira saioan. Halaber, Masquarade ikuskizunean parte hartuko duten artistak izango entseguan, besteak beste, Mixel Etxekopar eta Julio Soto bertsolaria.

«Musikari berezi hauek eta beraien lana bertatik-bertara ezagutzeko eta entzuteko aukera izango duzu, barrokoko pieza ez hain ezagunak ezagutzearekin batera. Ez duzu ezer behar: hurbildu, sartu eta disfrutatu», adierazi dute orkestratik.

situs togel

situs toto