Korrikaren 24. edizioa martxoaren 27an igaroko da Galdakaotik eta euskararen aldeko ekimen ezagunak herrira ekarriko dituen nobedade guztiak hilaren 29an aurkeztuko dituzte. Horretarako, ekitaldi berezia antolatuko dute Torrezabal Kultur Etxean.
Korrikaren 24. edizioa Atharratzetik Bilbora antolatuko da, martxoaren 19tik 29ra, eta 2.175 kilometro izango ditu guztira, 3.436 lekukorekin.
Euskararen aldeko mugimendu ezaguna Galdakaotik igaroko da martxoaren 27an 06:59 aldera, eta ostean Usansoloko bidea hartuko du, BINKEk jaso zuen moduan.
Galdakaori dagozkion xehetasun gehiago eta Korrikak herritik zehar egingo duen ibilbide zehatza urtarrilaren 29an emango du ezagutzera AEK-k, Torrezabal Kultur Etxean 19:00etan egingo duen ekitaldi berezian.
Umoretik egindako saioa izango da eta Korrika Kulturalaren nondik norakoak ere aurkeztuko dira hitzorduan.
AEK-k jakinarazi duenez, herritar guztiei egongo da zabalik.




