Bilbon antolatutako Euskadiko Borroka Txapelketan hartu zuen parte Urreta Taekwondo Taldeak, eta bertan domina bi lortu zituen. Ager Estebanek eta Oier Palmak brontzezko dominak eskuratu zituzten.
Sasoian jarraitzen du Urreta Taekwondo Taldeak. Duela egun batzuk sei domina eskuratu zituen Euskadiko Poomsae Txapelketan eta pasa den asteburuan beste bi lortu zituen, Euskadiko Borroka Txapelketan.
Azken hori Bilbon antolatu zen urtarrilaren 17an eta Ager Estebanek eta Oier Palmak brontzezko dominak irabazi zituzten.
Peio Fernandez Urreta Taekwondo Taldeko kidea aldiz, 6. postuan geratu zen.




