Kontsultatu hemen Galdakaoko ikastetxeen ate irekien hitzorduak

Argazkia: Freepik.

Otsailaren 2tik 13ra bitarte egongo da zabalik Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan 2026-2027 ikasturterako aurrematrikulazioa egiteko epea. Horren aurretik, Galdakaoko ikasteetxek batzar irekiak egingo dituzte herritarrei informazioa emateko, eta hemen batu ditugu bakoitzaren xehetasunak.

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan 2026-2027 ikasturterako aurrematrikulazioa egiteko epea otsailaren 2tik 13ra bitarte egongo da zabalik.

Horren aurretik, Galdakaoko ikastetxeek informazio-batzar irekiak egingo dituzte herritarrentzat beren instalazioetan. Horien bitartez, hezkuntza eskaintzaren berri zuzenean emango dute, baita interesezkoak izan
daitezkeen informazio osagarrien berri ere.

Hauek dira aurreikusitako datak eta ikastetxe bakoitzaren kontaktua:

APERRIBAI HI
Hitzordua eskatu behar da telefono bidez edo aperribai@aperribaieskola.com helbidean. 
Telefonoa: 944288279

URRETA HI 
Urtarrilaren 27an, martitzena, 16:15ean Urreta 1eko jantokian. Lehendabizi bilera eta ondoren ate irekiak egingo dira, dena egun berean. Matrikulatzeko epean 14:30-15:30 artean jantokiaren kanpoko bulegoan jasoko dituzte izen emateak.
Telefonoa: 944287880

GANDASEGI HI
Urtarrilaren 28an, eguaztena, 17:00etan ikastetxeko areto nagusian. Matrikulazioak online egingo dira, edo aurrez hitzordua eskatuta idazkaritzan eskuz jasoko dituzte izen emateak.
Telefonoa: 944280180

EGUZKIBEGI IKASTOLA 
Bisita pertsonalizatuak egingo dira gurasoekin, aurrez hitzordua eskatuta. 
Telefonoa: 944560264

Informazio gehiago ezagutu daiteke Galdakaoko Udaleko Hezkuntza eta
Euskara arloarekin hitz eginez 944010540 telefonoan, edo ikastetxeekin zuzenean.

situs togel

situs toto