Unkina eskolak urtarrilaren 27an antolatuko ditu ate irekiak

Argazkia: Formainfancia.

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan 2026-2027 ikasturterako izena emateko epea otsailaren 2an irekiko da. Horren aurretik, herritarrentzako bilera irekia antolatuko du Unkina eskolak, eta hemen batu ditugu horren xehetasunak.

Hurrengo ikasturterako Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan aurrematrikulazioa egiteko epea otsailaren 2tik 13ra irekiko da.

Horren aurretik herritarrentzako bilera irekia antolatuko du Unkina eskolak, urtarrilaren 27an.

Hitzordua 17:00etan izango da Unkina eskolan, eta bertan Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako aurrematrikulazioei buruzko informazioa eskainiko zaie usansolotarrei.

situs togel

situs toto