Alma ikuskizuna eskainiko du Labú Teatrek zapatuan Torrezabal Kultur Etxean. Familiei zuzendutako obra da eta objektuen antzerkian eta mugimenduan oinarrituta dago.
Urtarriletik ekainera bitarte 22 ikuskizun eskainiko ditu Torrezabal Kultur Etxeak, adin eta zaletasun guztiei zuzendutakoak. BINKEk jaso zuen moduan, «kalitatezko egitaraua» da, eta diziplina ezberdinetako artistak batzen ditu.
Programa horren baitan, Labú Teatre konpainiak Alma ikuskizuna eskainiko du zapatuan Galdakaon. Objektuen antzerkian eta mugimenduan oinarritutako dago, eta urteko lau urtaroetan zeharreko bidaia poetiko eta sentsoriala da.
«Haur eta helduek material natural, dibertigarri eta, aldi berean, poetikoz osatutako proposamenaz gozatuko dute, denboraren joanaz eta bizitzaren zikloaz hitz eginez lau urtaroetan zehar», adierazi du konpainiak ikuskizunaren inguruan.
Saioa 18:00etan izango da eta sarrerak eskuragai daude Torrezabalen eta ohiko webgunean.




