Lamintxuk inauterietako afaria antolatuko du Usansolon

Argazkia: Getty Images.

Aurten ere inauterietako afaria antolatuko du Lamintxu Gazte Asanbladak. Otsailaren 14an izango da eta aurretik tiketa erostea beharrezkoa izango da.

Kolorez eta erritmoz beteko dira gure herrietako kaleak otsailean, inauteriekin. Usansolon hamaika ekintza antolatuko dute jai hori ospatzeko, tartean afaria.

Lamintxu Gazte Asanbladak urtero eskaini ohi duen inauterietako afaria antolatuko du otsailaren 14an, plazako frontoian.

Menua hauxe izango da: solomoa, postrea eta kopa. Menu vegeta eta zeliakoa ere izango dira aukeran.

Aurretik tiketak erostea beharrezkoa izango da, eta urtarrilaren 30etik otsailaren 8ra arte egongo dira eskuragai Toki Tabernan, 10 euroko prezioan.

Afaria 21:30ean izango da eta ostean Crazy Lisaren eta Dj Agata Lagataren emanaldiez gozatuko dute usansolotarrek.

situs togel

situs toto