Zabalik dago Galdakaoko eta Usansoloko ikastetxeetan aurrematrikula egiteko epea

Argazkia: Fromum.

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan 2026-2027 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea zabalik dago. Otsailaren 13ra bitarte egin daiteke.

Oraindik otsailean egon arren, hurrengo ikasturterako prestatzen ari dira jada ikastetxeak. Gaur, otsailak 2, ireki da Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan 2026-2027 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea.

Interesdunek bi aste izango dituzte, hilaren 13ra bitarte, Galdalakoko eta Usansoloko ikastetxeetan izena emateko epea.

Eskatzaileen zerrenda martxoaren 4an argitaratuko da. Behin behineko zerrendak aldiz, hilabete bereko 24an jakinaraziko dira eta, hilabete geroago, apirilaren 21ean, behin betikoak argitaratuko dira.

situs togel

situs toto