Mundu Bat elkarteak 1.360 € bildu zituen Galdakaoko Gabonetako merkatu txikian

Argazkia: Mundu Bat elkartea.

Mundu Bat elkarteak Gabonetako merkatu txikia antolatu zuen abenduan Galdakaon, eta bertan 1.360 € bildu zituen. Dirua Namaacha Mozambique proiektuari eman dio.

Mundu Bat elkarteak merkatu txikia antolatu zuen Gabonetan Galdakaon. Caritasek Zuloaga Margolari kalean duen lokalean ezarri zuen, eta jostailu berriak zein bigarren eskukoak hartu zituen.

Elkarteak jakinarazi duenez, 1.360 € bildu zituen ekimenarekin eta diru hori Namaacha Mozambique proiektuari eman diote.

«Eskerrik asko parte hartu duen guztiei eta eskerrik asko Galdakaoko Elizbarrutiari», adierazi du elkarteak.

situs togel

situs toto